XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onar dezagun ezen, interesatzen zaizkigun gauza guztiei buruz, espira hori puntualtzat har dezakegula.

Diskoaren ertzean, (a, O, O) koordenatuak dituen puntuan, q balioa duen karga puntu bat ipintzen da.

Hasieran, sistema estatikoa da eremuek ez bait dute denboraren dependentziarik eta kargak eta espirak ez bait dute inolako indarrik pairatzen.

Aldiune batetan eta, adibidez, erresistibitate txiki ez-nulua sortu duen tenperaturaren goraketa bat gertatu delako edo, momentu magnetikoa abiaduraz txikiagotzen hasten da.

Prozesuaren erritmoa gure kasuan, erradiazioa, atzerapena eta efektu erlatibistak arbuiatu ahal izateko bezain txikia dela suposatuko dugu.

Eremu magnetikoaren aldaketa dela eta, eremu elektriko induzitu bat agertuko da eta kargak indarra pairatuko du.

Ondorioz, diskoa biratzen hasiko da eta momentu angeluar jakin bat erdietsiko du.

r posizio-bektorea duen puntuan espirak sortutako A potentzial bektoriala, hauxe izango da: m delakoa aldatzean, eremu elektriko induzitua, honako hau da: j delakoa OY ardatzaren direkzioa duen bektore unitarioa delarik.

Kargaren gainean eragiten duen indar elektrikoak jatorriarekiko duen momentua izango da hauxe dugularik: eta, beraz, espiraren momentu magnetikoa desagertu ondoren, diskoak jatorriarekiko izango duen momentu angeluarra izango da honako hau dugularik: .

Bestalde, sistema isolatua denez gero, momentu angeluarrak konstante iraun behar du.

Baina hasieran momentu angeluar mekanikoa nulua zenez gero, amaieran ere diskoak pausagunean egon beharko lukeela pentsa genezake.

Hauxe da, hain zuzen ere, Feyman-ek proposatutako paradoxaren funtsa.

Baldin eta (6) adierazpenak emandako momentu angeluarra hutseango momentu elektromagnetikoari egokitzen badiogu, sistemaren momentu angeluarraren iraupen-printzipioa gorde egin dezakegu eta paradoxa desagertu egiten da.

Kasu honetan Q tentsoreak portaera du eta, (13) adierazpenaren arabera, honako hau izango da momentu angeluar elektromagnetikoa: .